Ikusgai dago 'Zumaia lehen eta orain' erakusketa

Mireia Galarza Bastida 2022ko mar. 13a, 11:03
Emakume bat erakusketa bisitatzen. (Juan Luis Romatet)

Alondegian egongo da erakusketa, martxoa amaierara arte. Zumaia Ezagutzen proiektuaren barruan koka daiteke ekimena, eta herriko ikastetxeek hartzen dute parte bertan. 

Dagoeneko ikus daiteke Alondegian 'Zumaia lehen eta orain' erakusketa. Zumaia Ezagutzen proiektuaren barruan koka daiteke ekimena, eta herriko ikastetxeek hartzen dute parte bertan. 

Hain zuzen,  Zumaiako Udalarekin eta Arazi enpresarekin elkarlanean egindako proiektua da erakusketa, eta aurten, Zumaiena ikastetxeko eta Herri Eskolako LH 3.mailako eta Oikiako LH 1, 2 eta 3.mailako ikasleek hartu dute parte proiektuan. Martxoa amaitu bitartean ikusi ahal izango dira lanak.