Bertan behera utzi du Geoparkeak biharko zuhaitz landaketa

Mireia Galarza Bastida 2022ko mar. 12a, 14:03

"Eguraldi txarra" egingo duelako hartu dute erabakia. Hitzordua hurrengo larunbatera atzeratu dute. 

Geoparkeak antolatuta, bihar egin behar zuten zuhaitz landaketa Elorriagako lursailetan. Saioa 9:30ean hasi eta 12:30ean bukatzea espero zuten, baina "eguraldi txarragatik" bertan behera utzi dute antolatzaileek. 

Hitzordua hurrengo larunbatera atzeratu dute, martxoaren 19ra, hain zuzen.