Aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko postua jarri dute Kofradiako plazatxoan

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 11a, 11:48

2023ko eta 2024ko udal aurrekontua herritarren artean eztabaidatu eta erabakitzeko partaidetza prozesua abiatu du udalak. Horren barruan, postua jarri du Kofradiako plazan herritarren proposamenak jasotzeko. 

Goizez eta arratsaldez arituko dira proposamen horiek jasotzen: 13:00ak arte goizeko txandan, eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldekoan. Herritarrek aurrez aurre egin ahal izango dituzte proposamenak.