Zozkatu du Baleikek Kalakaren produktu sorta

baleike 2022ko mar. 10a, 16:31

Kalakaren 'Lotura askatu' poltsa, 'Emariak' koadernoa eta 'Emariak' liburua zozkatu ditu Baleikek, eta irabazlea Pablo Gutierrez Obelar izan da.

Asteartea, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta data bereziaren harira, Baleikek Kalakaren produktu sorta bat zozkatu du bazkideen artean: Lotura askatu poltsa, Emariak koadernoa eta Emariak liburua. Zozketan parte hartu duten bazkideen artean zozketa egin ondoren, Pablo Gutierrez Obelar izan da irabazlea. Baleike jarriko da harremanetan irabazlearekin.