Arnedora txangoa antolatu du Beheko Plaza elkarteak

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 13a, 09:00

Beheko Plaza erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak egun bateko txangoa antolatu du bere bazkideentzako. Apirilaren 2an egingo da, larunbata, eta Errioxako Arnedo herria bisitatuko dute. 

Behin Arnedora helduta, mokadu bat hartuko dute, eta ondoren Callaghan oinetakoen museoa bisitatuko dute. Bazkariaren aurretik –Azagrako Hostal Venezia jatetxean izango da– denbora librea izango dute herria ezagutzeko. Bazkariaren segidan, bingoa eta dantza saioa izango dute Beheko Plazako bazkideek.

Bihar zabalduko da izen ematea elkarteak Hogarrean duen bulegoan. Pertsonako, gehienez, bi lagunek izango dute izena ematea.

Irlandarako bidaia

Ekainaren 11tik 17ra Irlandara joateko bidaiarako oraindik izena emateko aukera zabalik dagoela iragarri du Beheko Plazak. Bazkide eta bazkide ez direnek har dezakete parte bidaia honetan.