'La vida era eso' filma emango du Ostarrenak gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 10a, 07:55

Urteroko legez, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako film bat emango du Ostarrena zine klubak Aita Mari zineman. David Martin de los Santos zinemagilearen La vida era eso ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etatik aurrera, Zumaian.

Petra Martinez, Anna Castillo eta Ramon Barea dira film honetako aktoreak. Belaunaldi desberdineko bi emakume elkartu dira ospitale batean, Belgikan. Maria (Petra Martínez) aspalditik bizi da han, gaztaroan emigratu ondoren, eta Veronica (Anna Castillo) Espainian inoiz aurkitu ez zituen aukeren bila iritsi berria da. Haien artean adiskidetasun berezi bat sortu da, eta, ondorioz, Maria Espainiako hegoaldera itzuli da, misio txar batekin. Verónicaren sustraien bila egindako bidaia gisa hasten dena, bere bizitzaren oinarri izan ziren printzipio batzuk zalantzan jartzeko aukera izango da.