2022ko martxoaren 8a

Kalakaren produktu sorta zozkatuko du Baleikek

baleike 2022ko mar. 8a, 13:00

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta Baleikek Kalakaren produktu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Kalakaren lanaren oinarriak komunikazioa eta parekidetasuna dira, eta Urolako Komunikazio Taldearen oinarriekin bat egiten duenez, Lotura askatu poltsa, Emariak koadernoa eta Emariak liburua zozkatuko ditu Baleikek. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko du Baleikek.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek).