2022ko martxoaren 8a

Sanjuaniturriko Maritxuk bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarriarekin

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 8a, 10:43

Egun handietan ohi duen bezala, Arritxu Bidasorok dotore jantzi du Sanjuaniturriko Maritxu. More koloreko alkandora, mantal eta aterkiarekin jantzi du Maritxuren estatua Martxoaren 8 honetan.