Zumaiako ontziak nor baino nor aritu dira Oriako Jaitsieran

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 20a, 10:15

Gizonezko absolutuen trainerua Orian. (Aitziber Arzallus)

Telmo Deun arraun elkarteak hiru traineru aurkeztu zituen estropadara, bana kategoria bakoitzean.

Atzo arratsaldean jokatu zuten Oriaren XXVIII. Traineru Jaitsiera. Ohi bezala, jende ugari erakarri zuen hitzorduak, eta ehunka izan ziren errioaren alboetan eta herrira sartzeko zubian arratsalde pasa egin zuten herritarrak. Gainera, etxean gelditu zen jokoan zeuden bi banderetako bat, Orioko emakumeak nagusi izan baitziren. Mutiletan, Bermeo izan zen azkarrena.

Zumaiak ontzi bana atera zuen kategoria bakoitzean. Jubeniletan, bostetik laugarren egin zuten zumaiarrek; beteranoetan, 22tik bosgarren; absolutu mailako emakumeen ontziak zortzigarren postuan bukatu zuen lehia, lanak bukatzeko oriotarrek baino minutu eta 6,22 segundo gehiago erabilita; eta gizonek hamahirugarren postuan amaitu zuten, Bermeorengantik minutu eta 21,95 segundora.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide