Inauteriak ospatzeko egitaraua antolatu dute gaztetxean

Maria Maya Manterola 2022ko ots. 17a, 11:00

Torreberri gaztetxean bazkaria eta bingo musikatua izango dira, eta gero, triki poteoa egingo dute herriko kaletan zehar. Bazkaritarako txartelak salgai daude dagoeneko.

Inauterien bueltan, egitarau oparoa antolatu dute Torreberri gaztetxean otsailaren 26rako. Eguerdian elkartuko dira gaztetxean, eta 14:30ean bazkaria izango dute, hasteko. Bazkalostean ere ez da girorik faltako: bingo musikatua egingo dute gaztetxean bertan, eta, gero, kalez kale arituko dira triki poteoan. 

Bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko, Nikol, Inpernupe eta Metro tabernetan, 12 euroan. Menu beganoa ere eskainiko dute; hala nahi izatekotan, txartela erosterako orduan jakinarazteko eskatu dute antolatzaileek.