Pentsiodunen aldarria entzun da gaur eguerdian ere

Baleike 2022ko ots. 14a, 16:09
Argazkia: Martin Rodriguez

Pentsiodunek ez dute beraien aldarria isiltzeko asmorik. Beste astelehen batez elkarretaratu da herriko pentsiodun talde bat, eguerdian, Saregileen plazan.

Ohikoa dutenez, pentsio publiko, osasungintza eta zaintza duinak ere aldarrikatu dituzte gaurko protesta ekintza. Bestalde, gogoratu dute Bilbon, Tafallan eta Iruñean larunbatean egindako manifestazioak. Zumaiako pentsiodunen talde batek Bilboko ekintzan parte hartu zuen.