Etxean garaipen eta guzti jokatu da Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia

Onintza Lete Arrieta 2022ko ots. 12a, 18:00

Infantil nesketan lehia estua izan da eskualdeko lau ontziren artean, eta Zumaia Bk eskuratu du garaipena. Hiru segundoren tartean helmugaratu dira Orio A bigarren, Zarautz A hirugarren, eta Zumaia A laugarren.

Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia etxean jokatu dute gaur 11:00etatik aurrera Telmo Deun arraun klubeko neska-mutilek. Eta emaitzekin gustura egoteko moduan dira. 11 ontzi uretaratu dira hain ongi ezagutzen duten eremuan, eta garaipena ere lortu dute.

Infantil nesketan lehia estua izan da eskualdeko lau ontziren artean, eta Zumaia Bk eskuratu du garaipena, hain justu. Hiru segundoren tartean helmugaratu dira Orio A bigarren, Zarautz A hirugarren, eta Zumaia A laugarren. Hurrengo ontzia hamasei segundora sartu da helmugan.

Jubenil neskek bigarren egin dute, eta jubenil mutilek laugarren eta zortzigarren. Infantil mutiletan bederatzigarren izan da B ontzia, eta hamabigarren A ontzia, eta promesa mutiletan bosgarren eta bederatzigarren egin dute. Kategoria horretako neskek, azkenik, bosgarren eta hamaikagarren tokiak eskuratu dituzte.

Bi asteburu barru izango da seigarren jardunaldia, Oreretan, eta martxoaren 6an zazpigarrena, Tolosan.