2022ko martxoaren 8a

Lilatoian Emakumeon* Etxearen izenean parte hartzera deitu dute

Juan Luis Romatet 2022ko ots. 1a, 11:57

Donostian egiten den Lilatoian herriko emakumeen parte hartze handia izan da azken urteotan; Emakumeon* Etxearen izenean aritu dira korrikalari hauek. Ez hori bakarrik; duela bi urte Lilatoriko talde handienaren saria jaso zuen Emakumeon* Etxeak.

Aurten, martxoaren 6an egingo da lasterketa, eta Emakumeon* Etxearen izenean parte hartzera deitu du aurten ere. Modu horretan izena emanda, gainera, lasterketako kamiseta eta dortsala Emakumeon* Etxean bertan jaso ahal izango dira. 

Horretarako, jarraibide hauek zabaldu dituzte:

  • https://lilaton.es/eu/ webgunean izena eman.
  • Kamiseta eta dortsala Donostiako ‘Casa de la Mujer’-en jaso nahi dela zehaztu, baina benetan Emakumeon* Etxean jasoko da.
  • Inprimaki digital hau bete Zumaiako Emakumeon* Etxeari jakinarazteko:  
  • Inskripzioaren egiaztagiria e-mailez helbidera bidali

Aurrerago zehaztuko dute zein egunetan joan behar den Emakumeon* Etxera kamiseta eta dortsala jasotzera. Horrez gain, jakinarazi dute autobusa jarriko dela Donostiara hurreratzeko. Behin korrika saioa eginda, herrira itzultzean bazkaria izango da, hala nahi dutenek otordua ere elkarrekin egin dezaten.