Peru Nolaskoain: "Banuen gogoa berriro protagonista sentitzeko futbol talde batean"

Baleike 2022ko urt. 30a, 14:47

Amorebieta taldearekin estreinatu da aste honetan Peru Nolaskoain futbol jokalari zumaiarra. Anboto.org atarian elkarrizketatu dute. 

2020ko ekainean, Athleticek utzita Coruñako Deportivon jokatzen zebilela, zelaietatik urte eta erdiz aldendu zuen orkatilako lesio txar bat izan zuen Peru Nolaskoain Esnalek (Zumaia, 1998). Zorigaiztoko etapa hori ahaztu eta hobe bati ekiteko esperantzagaz etorri da Amorebietara.

Zergaitik aukeratu duzu Amorebietara etortzea?
Denbora bat neraman non jokatu pentsatzen. Nire orkatila geroago eta hobeto dago, baina gurago nuen urrun joan ez, orkatilak arazoak emanez gero ez nuen-eta modurik izango Lezamara joateko. Lezamakoekin hartu-emanetan jarraitzen dut, tratamendurako eta abar, eta Zornotzan handik gertu nago. Horrez gainera, taldekide asko ezagunak izatea ere faktore bat izan da. Hainbat jokalari aurretik ezagutzen nuen eta berriro eurekin egotea, egunean egunekoa eurekin bizitzea,  hona etortzeko arrazoietariko bat izan da.

Hemen irakurri daiteke elkarrizketa.