Suedia izango du aurkari Espainiako selekzioak Europako eskubaloi txapelketako finalean

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 29a, 16:30

Hautatzaileak finalerdietako deialdian sartu zuen Kauldi Odriozola zumaiarra, baina ez zuen jokatu.

Europako eskubaloi txapelketako finala jokatuko da bihar 18:00etatik aurrera Budapesten. Espainiako eta Suediako selekzioak heldu dira azken partida honetara. Espainiarrek 29-25 emaitzarekin irabazi zion Danimarkari, eta hirugarren txapelketa irabazi nahiko dute jarraian; Suediak, aldiz, 33-34 emaitzarekin irabazi zion Frantziako selekzioari. 

Kauldi Odriozola zumaiarrak Europako txapelketa irabazteko aukera izango du. Main round delako faseko bi jardunalditan bezala, deialdian sartu zuen zumaiarra Jordi Ribera hautatzaileak. Bidasoako jokalariak ez zuen minuturik jokatzeko aukerarik izan. 

Txapelketa amaitzeko partida baten faltan, Bosnia-Herzegovinaren aurkako partida jokatu du Odriozolak. Titular izan zen zumaiarra partida hartan, eta hiru gol sartu zituen.