Txapelketetara bidean beste urrats bat

Baleike 2022ko urt. 29a, 19:30

Azken bi asteburuetan Anoetako gimnasioan (Donostian) jokatutako kluben arteko borrokaldietan aritu dira Zumaia Cuban Boxing klubeko kideak. 

Klubeko sei boxeolari igo dira ringera, eta lortutako emaitzekin pozik da klubeko buru Ruben Arredondo kubatarra. Otsailaren amaieran edo martxoan jokatuko diren lehiaketetara begira beste urrats bat eman dutela dio zuzendariak.