Giro ederra izan da gaztetxean, 'Amama xahar' txapelketan

Baleike 2022ko urt. 29a, 12:30

Dozenaka lagun bildu zen atzo, ostirala, Torreberri gaztetxean. Lauko taldeetan mahai bueltan eseri, eta karta jokoan aritu ziren bertaratutakoak, 'Amama xahar' txapelketan. Joko arauak irauli zituzten, ordea: bateko urrearekin galdu ohi bada, beharrezkoa zen atzokoan partida irabazteko.