Biotopo babestuaren informazio panelak marearteko zabalgunearen sarreretan

Baleike 2022ko urt. 26a, 16:30

Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio panel berriak jarri ditu Zumaia eta Deba arteko marearteko zabalgunearen sarreretan. 

Panel hauek Zumaia eta Deba arteko Biotopo Babestuak duen araudi berriaren inguruko informazioa ematen dute: zer egin daitekeen eta zer ez, taldetan nola jokatu behar den, etab.

"Ingurune natural babestu batean zaude. Errespetuz jokatu. Arauak bete. Ez utzi arrastorik, mesedez", dio Euskal Kostaldeko Geoparkeak.