Pentsiodunek elkarretaratzea egin dute eguerdian Saregileen plazan

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 24a, 18:10

Azken urteotan egin bezala, astelehenarekin elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek Zumaiako pentsiodunen plataformak bilduta. Pentsio publiko, zaintza eta osasungintza duinaren aldarria eraman dute berriro kalera. 

Pentsiodunek osasungintza publikoaren alde atzo egindako manifestazioekin bat egin zutela aipatu dute gaurko ekintzan. Pentsiodunek pankarta propioa eraman zuten Donostiako manifestazioan.