'Album' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2022ko urt. 20a, 11:00
Argazkia: Kulturaz kooperatiba.

Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Bihar eguerdira bitarte izango dute Baleikeko bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. 

Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, zozketak. Aste honetan, Udaleko Kultura Sailaren eskutik, Album antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Emanaldia urtarrilaren 28an (ostirala) izango da, Aita Mariko zine aretoan, 20:00etan. Formol Laborategiko kideek belaunaldi baten minak, kezkak eta galderak abiapuntu hartuta sortu dute obra, belaunaldi horren "erretratua" eginez. 

Zozketan parte hartzeko beharrezkoa da bazkide izatea. Bihar (ostirala) eguerdira bitarte parte hartu daiteke, hemen.