Fiturren da Euskal Kostaldeko Geoparkea

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 19a, 19:00

Espainiako geoparkeen webgunea aurkeztu dute gaur Madrilen, Fitur turismo azokaren barruan. Euskal Kostaldeko Geoparkearen ordezkaritza izan da bertan. 

Espainiako geoparkeen informazioa eta eskaintza biltzen duen webgunea prestatu dute, eta gaur aurkeztu dute Fitur turismo azokan. Aragoiko estandean egin dute aurkezpen ekitaldia, eta bertan izan direnen artean Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriuso izan da. 

Geoparkeak, ohi bezala, bere espazioa izango du mundu mailako azoka honetan, euskal kostaldeko estandean. Fitur igandera arte egongo da zabalik, Madrilgo Ifeman.