'Zaborra' antzezlanerako sarrerak eskuragarri daude turismo bulegoan

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 19a, 13:00

'Zaborra' antzezlana ikusteko aukera izango da larunbatean, hilaren 22an, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez eskuratu daitezke, doan, turismo bulegoan. 

Ingurumen zaintzari buruzko antzezlana da Zaborra, eta haurrei zein helduei zuzenduta dago. 17:30ean hasiko da emanaldia, Aita Mari aretoan. Sarrerak doan daude turismo bulegoan.

Sinopsia

Kautiska ta Katiluk, Urola Kostako herritar guztiei zuzendutako antzerkia egingo dute ingurumenari buruzko hainbat arlo jorratuz; hala nola, etxeetan zenbat hondakin sortzen den, asko ala gutxi birziklatzen den, hondakinek ze kalte ekologiko eta ekonomiko dituzten etab.