Aita Mariren plakako zaharberritze prozesua, argazkitan

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 17a, 17:09
Berriztatutako plaka bere lekuan jartzen. Argazkiak: Rakel Nacenta

Pasa den astean jarri zuten berriro bere lekuan Aita Mariren bustoak azpian daraman plaka, berriztatu ondoren. Zaharberritze prozesuko argazkiak pasatu dizkigu Rakel Nacentak, berriztatze lanaren arduradunak. 

Erribera kalean kokatzen da Aita Mariren bustoa, Alondegiko izkinan, Urolaren itsasadarrera begira. Bustoak Jose Mari Zubia Aita Mariren jaiotza eta heriotza urteak daramatza plaka batean.

Plaka hau, Aita Mariren bustoarekin batera, Idoia Idigorasek eta Rakel Nacentak berriztatu zuten, eta 2016ko ekainean jarri zuten bere lekuan, Alondegiko izkinan. Orain bigarren zaharberritze bat izan du, metodo berriak erabilita. Nacenta arduratu da bigarren prozesu honetaz. Lana pausoka egin duela adierazi du berriztatzaileak, "zonalde berria eta zaharraren arteko lotura indartzeko bide berriak ikertzen zuen bitartean".

Bidalitako argazkietan ikus daiteke berriztatze prozesuko une batzuk. 

Plaka bustoaren azpian, lanak hasi aurretik.
Kaltetutako plaka, berriztatze lanak hasi aurretik.
Plaka altzairu herdoilgaitzeko euskarri berriarekin. Originala burdina forjatukoa da. 
Kendu diren kaltetutako pusketak.

Barniza herdoilduta. Geroago kendu egin zuen herdoila.
Inprimazio berria esmalte bidez jarrita. Herdolldutako lekuak ikus daitezke oraindik.
Plaka garbituta.
Polkromia gehituta.
Dagokion lekuan jarri aurretik.
Aita Mariren bustoa.