Zabaldu dute dagoeneko 'Zirkua eta txontxongiloak' erakusketa

Mireia Galarza Bastida 2022ko urt. 15a, 13:05

Corrado Masacci italiarra da piezen sortzailea, eta bere hitzetan, "plazer estetikoa eta zirkuaren edertasuna" irudikatu nahi izan ditu, irudimenerako espazio bat sortuta.

Dagoeneko ireki dute Oxford Aretoan 'Zirkua eta Txontxongiloak' erakusketa.

Corrado Masacci italiarra da piezen sortzailea, eta atzotik hasi eta hilaren 28ra arte egongo dira ikusgai egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan, berriz, 12:30etik 14:00etara ere ikusi ahal izango dira erakusketako sorkuntzak. 

Erakusketa honen bidez, egileak "plazer estetikoa eta zirkuaren edertasuna" irudikatu nahi izan ditu, irudimenerako espazio bat sortuta, zirkua delako "benetako dibertimendua". Besteak beste, tximinoak, pailazioak eta zirkuko hainbat pertsonai egongo dira ikusgai bertan. 

Argazkiak: Maria Maya Manterola