Jolo taldeak irabazi du Urrezko Pertxa korto lehiaketa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 8a, 13:03
Atzoko ekitaldiko familia argazkia. (Utzitakoa)

Atzo erakutsi zituzten jendaurrean 10. Urrezko Pertxa korto txapelketara aurkeztutako lanak, eta Jolo taldearen Ni naiz ikus-entzunezkoa izan zen irabazlea.

Torreberri gaztetxean izan zen hitzordua, eta sari nagusiaz gain, sari bereziak ere banatu zituzten. Txapelketaren urteurren borobilaren aitzakian, 10. urteurreneko gala ere egin zuten gaztetxean. 

Izan ere, hamar urtean irudimen eta sormen gaitasun handia erakutsi dute zumaiarrek, eta Baleike.eus-ek urte horietako korto irabazleak bildu ditu. Egin klik hemen ikusteko.

Hemen ikusgai atzoko korto irabazlea:

Gainontzeko ikus-entzunezkoak ikusgai daude Torreberri Gaztetxearen Youtubeko kanalean.