Jon Maiaren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2022ko urt. 3a, 11:11

30 urteko letragintza laburbildu du Jon Maiak Kantu bat gara diskoan. Emaitza zuzenean aurkeztuko du, urtarrilaren 7an, ostirala, Zumaiena ikastetxean, 20:00etan. 

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak bihar goizean aterako ditugu. Parte hartu, eta zorte on!