'Zergatik mobilizatu urtarrilaren 29an?' aurkezpen saioa egingo du GKSk bihar

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 3a, 10:00

Bilbo eta Iruñerako deitu duten manifestazio nazionalerako helburuen berri emango dute Alondegiko Oxford aretoan.

Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazio nazionalak antolatu ditu urtarrilaren 29rako, Bilbon eta Iruñean, Burgesiaren diktadura gelditu. Ofentsiba ekonomiko eta politikoa borrokatu lelopean. Manifestazioen harira, herriz herri hitzorduak jarri dituzte ondorengo egunetan mobilizazioetarako deia zabaldu eta horieen aurkezpena egiteko.

Zumaian, hain justu ere, bihar arratsaldean aurkeztu du Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioaren deialdia, helburuak eta nondik norako guztiak, Zergatik mobilizatu urtarrilaren 29an? izenburupean. Saioa Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:00etik aurrera. Era berean, infogunea jarriko dute goizean zehar Erribera kalean.