Lagunartea eta kirol gogoa nagusi izan dira San Silvestre lasterketan

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 31a, 14:30

Giro eguzkitsua lagun, korrika, irristaka nahiz ipar martxa eginez agurtu dute urtea zumaiarrek gaur goiz-eguerdi partean. Iazko etenaren ostean, San Silvestre lasterketa berreskuratu dute aurten, eta topagunea Eusebio Gurrutxaga plazatik Gernika pasealekura lekualdatuta, bertaratu diren 300 kirolariek kirol gogoz eta lagunartean aritu dira.

Adinaren arabera banatu dute lasterketa. LH1etik LH4rako umeak izango dira saltaka egiten lehenak, 11:00etan, eta multzoka atera dira Ludoteka aurretik. LH5etik aurrerako neska-mutilak, berriz, Gernika parketik abiatu dira saltaka ibilbide luzeagoa osatuz. Ipar martxan aritzen diren hainbat herritarrek 11:30ean ekin diote beraien irteerari, eta 12:00etan, azkenik,korrikaldi nagusia jokatu da Gernika parketik, zenbait irristalari tartean zirela. Parte-hartzaile guztien artean giro bikaina izan da.