Banakako Txapelketako finalerdietan neurtuko da gaur Imanol Lopez

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 30a, 11:30

Zesta-puntako Banakako Txapelketaren finalerdietako partida jokatuko du Imanol Lopezek gaur arratsaldean. Ladouche izango du aurkari Berriatuako Mendibarren pilotalekuan, 21:00etatik aurrera. Beste finalerdia Arberen eta Erkiagaren artekoa izango da.

Lopezek Unai Lekerikaren aurka neurtu zituen indarrak final-laurdenetan gaur zortzi, eta bi setetan irabazi ondoren (12-9 eta 12-4), gaur finalerdiak jokatuko ditu.