Haurrentzako kimika tailerrean izena eman ahal izango da bihar eta etzi

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 28a, 09:30

Kimikarin tailerrak antolatu dituzte Zumaiako Udalak eta Kanda Team Companyk urtarrilaren 3rako. Bi saio izango dira: bata, 10:00etatik 12:00etara, eta bestea, 16:00etatik 18:00etara. Tailerrak 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta izena bihar eta etzi, hilaren 29 eta 30ean, eman daiteke ingurumena@zumaia.eus helbidera idatzita.