Presoen aldeko mobiliazioak egingo dira Zumaian urte amaierarekin batera

Baleike 2021ko abe. 21a, 11:17

Euskal presoen eskubideen aldeko ekintzak egingo dira Zumaian datozen egunotan. Horretaz, gain, Donostian eta Bilbon egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egin dute. 

Urte bukaerarekin batera, euskal presoen eskubideen aldeko ekintzak egin ohi dira, eta aurten ere hala izango da. 

Hasteko, abenduaren 24an, mus txapelketa jokatuko da, 16:30etik aurrera, Metro eta Inpernupe tabernetan. Izenak egunean bertan emango dira, 16:00etatik aurrera, Inpernupen.

Bi egun geroago, abenduaren 26an, bi mobilizazio egingo dira Donostian. Lehenbizi, 12:00etan, Martutene espetxetik abiatutako bizikleta martxa egingo da. Ondoren, 13:00etan, manifestazioa egingo da Donostiako epaitegien parean. 

Urtea amaitzeko, abenduaren 31n, ostirala, manifestazioa egingo da Zumaian, Beheko plazatik abiatuta. 19.00etan izango da.

Amaitzeko, urtarrilaren 8an, manifestazioa egingo da Bilbon "elkarbizitzarako · bakerako · etxerako · bidean" lelopean. Autobusak izango dira joateko zein bueltatzeko, eta zerbitzu horiek erabili nahi dituztenek aurrez izena eman dezakete Metro eta Inpernupe tabernetan, edo hemen