Euskal mitologiako pertsonaiek bisita egin dute Zumaienako Baso magikora

Baleike 2021ko abe. 21a, 08:21

Basajaun, Mari sorgina, Sorgin irulea, Gomezago, Olentzero eta Mari Domingi bisitari izan ziren larunbatean Zumaiena Ikastetxeko Baso magikoan. 

500 lagun baino gehiago hurbildu ziren. Bisita egun argiz egin zutenek oso gertuko uneak bizi izan zituzten pertsonaia bakoitzarekin; ilunabarrean inguratu zirenek, aldiz, magiaz betetako esperientzia bizi izan zuten, argi eta itzal artean.

Ekintza solidarioa izan zen larunbatekoa, eta sarreren salmentatik ateratako dirua Daraghli elkartera bideratuko dira.