Atzoko lan istripuan izandako heriotza salatu dute Zumaian

Baleike 2021ko abe. 19a, 21:04

Saregileen plazan egindako elkarretaratzearen une bat.

Langile bat hil zen atzo Zumaian fabrika bateko teilatutik erorira. Haren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute iluntzean Saregileen plazan, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak deituta.

45 urteko langile bat hil zen atzo Egurkoren fabrika zaharrean teilatutik erorita. Haren heriotza salatzeko, elkarretaratzea deitu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak.

19:30ean egin dute kontzentrazioa Saregileen plazan. 'Biolentzia kapitalista gelditu' leloa zeraman pankartaren atzean elkarretaratu dira bertaratu diren herritarrak.