Bihar zabalduko da izen ematea Hogarreko yoga, soinketa eta dantza jardueretarako

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 19a, 11:15

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak yoga, dantza eta soinketa jarduerak antolatu ditu bere bazkideentzat. Jarduera hauetarako izen-ematea bihar zabalduko dute.

Yoga, soinketa eta dantza ikastaroak antolatu ditu beste behin Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Ikastaro hauek honako ordutegietan emango dira. 

Yoga:

  1. taldea, asteartetan, 9:15etik 10:30era.
  2. taldea, asteartetan, 10:45etik 12:00etara
  3. taldea, ostegunetan, 9:15etik 10:30era

Soinketa:

  1. taldea, astelehenetan, 11:00etatik 12:00etara
  2. taldea asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara
  3. taldea, ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara

Dantza:

  1. taldea, asteazkenetan, 10:00etatik 11:00etara.
  2. taldea, asteazkenetan, 11:15etik 12:15era.

2022ko lehen seihilekoari dagozkion ikastaro hauetarako izenak astelehenetik asteazkenera bitartean eman ahal izango dira elkarteak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (Hogarrean) duen bulegoan. Izenak bulego orduan emango dira. Kuota 24 euro izango da. 

Elkarteak azaldu duenez, jarduera hauetan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da Covid ziurtagiria izatea.