Langile bat hil da Zumaian fabrika bateko teilatutik erorita

Baleike 2021ko abe. 18a, 13:42

Basustabidean dagoen Egurkoren fabrikan gertatu da ezbeharra.

Lan istripua gertatu da gaur goizean Zumaian, Basustabidean dagoen Egurkoren fabrika zaharrean. Enpresa batek erosi du eraikina eta eraberritze lanetan ari dira jarduera hara eramateko. Eguerdi partean gertatu da ezbeharra, lan hauetan ari zen behargin bat teilatutik erori denean. Larrialdi zerbitzuei deitu diete, baina, Udaltzaingoak azaldu duenez, ezin izan dute erreanimatu. 45 urte zituen zendutako langileak.