Langile mugimenduaren historian grebak izandako bilakaera izango dute mintzagai bihar Hogarrean

Baleike 2021ko abe. 16a, 12:00

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak antolatuta, saioa egingo da bihar, ostirala, Gurrutxaga plazako Gizarte Zentroan. Ekitaldi honetan, langile mugimenduaren historian grebak izandako bilakaera eta ikuskera izango dituzte hizpide.

Zumaiako hainbat "borroka esperientzia" biltzen dituen film laburraren proiekzioarekin hasiko da saioa. Bertan, Guascorreko bi langile ohi, GKNko langile ohi bat, Errotako langile ohi bat eta San Juan Egoitzako bi langileren testigantzak jaso dituzte bideo horretan. 

Ondoren, grebaren bilakaera historikoaren inguruko solasaldia entzun ahal izango da. Amaitzeko, luntxa izango da.