2021/12/17 18:00etan

Zirta jaialdia

Zirta jaialdia
Gaztegunea, Zumaia

Zumaiako 13-17 urte bitarteko gazteekin LGTBI+ gaiak eta feminismoa lantzeko Zirta espazio askea sortu zuten orain urtebete. Urteari amaiera emateko jaialdi txiki bat antolatu dute. Ostiralean egingo da, abenduaren 17an, 18:00etan hasita, Gaztegunean.

18:00etan, Mijo Lizarzabururekin, Argaltasunari kritika gorputz lodiaktibistatik saioa izango da.

19:30ean, luntxa. 

20:00etan, serigrafia tailerra.