San Jose komentua 2009. urtean pasa zen Zumaiako herriaren eskuetara, komentu horretan bizi ziren mojek Zumaia utzi zutenean. Ordutik, Iñaki Ostolaza alkateak nabarmendu zuen bezala, proiektu ugari jarri dira mahai gainean eraikin honi erabilera bat emateko, arrazoi batengatik edo besteagatik gauzatu ez direnak.
Azken bi urte hauetan, ordea, Komentua Kultur Topagunea izeneko proiektuan lanean aritu da udala herriko eragileekin batera. Proposamen honek Komentua dantza, antzerki eta musikarako gune bihurtzea du helburu. Horretarako, mojaxarren komentua bera eraberrituko da, proposamen artistiko hauek guztiak jaso ahal izateko.
Proiektua joan den ostegunean aurkeztu zuten Komentuan bertan. Bideoan, Zetabi Arkitektura-Bulegoko kideek azalpenak eman dituzte eraikinaren eta proiektuaren inguruan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!