Pentsio duinak eskatu dituzte beste astelehen batez

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 13a, 16:00

Astelehenero bezala, herritar ugari batu da Saregileen plazan. Pentsio sistema publikoa eta duina eskatzeaz gain, zaintza eta osasungintza lan duinak aldarrikatu dituzte.

Bertaratutakoak ostiralerako herriko hamabi eragilek deitu duten manifestazioan parte hartzera gonbidatu ditu Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen plataformak.