Abian da Kabi tabernak antolatutako xake txapelketa

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 8a, 10:00

Astelehenean jokatu ziren Kabi tabernak antolatutako xake txapelketako lehen partidak. 

28 jokalarik eman dute izena Kabi tabernak antolatutako xake txapelketan. Astelehenean jokatu ziren lehen partidak eta abenduaren 24ra arte arituko dira taula gainean piezak mugitzen. Egun horretan jokatuko da txapelketako finala.