Etzi hasiko da Klarinete Maratoia, Straussen eta Dvoraken doinuekin

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 6a, 09:30

Sapere Aude Sinfoniettak kontzertu berezia eskainiko du Zumaienako aretoan. Sarrerak salgai daude, Turismo Bulegoan. Hilaren 12ra bitartean, Klarinete Maratoiari lotutako emanaldi andana izango da.

Kontzertu berezi batekin ekingo dio aurtengo Klarinete Maratoiari Sapere Aude Sinfoniettak. Richard Straussen Serenade Op. 7 für Blasintrumente, eta Antonin Dvoràken Bläserserenade D-Moll, Op.44 joko ditu Fernando Urainek zuzendutako orkestrak. Emanaldia 19:00etan izango da, Zumaiena ikastetxeko aretoan. 

Sarrerak aurrez salgai daude Turismo Bulegoan, 5 euroan; 3 euroan 12 urtetik beherakoentzat. 

Abenduaren 12ra bitartean, emanaldi ugari izango da Klarinete Maratoiaren barruan. Hona hemen egitaraua osorik: 

Abenduak 8

19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Sapere Aude Sinfonietta & Lagunak: Strauss & Dvoràk. Zuzendaria: Fernando Urain.

Sarrerak aurrez salgai turismo bulegoan. Helduentzat, 5 eurotan; haurrentzat, 3 eurotan.

Abenduak 9

19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, hainbat musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen kontzertua.

Abenduak 10

18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Legazpiko gazte musikariak.

Abenduak 11

16:30ean, Komentuan, Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa.

Abenduak 12

12:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Maratoiko ikasleen amaiera-kontzertua.

18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Urvan Ensemble & Guest: Tribute to Chiri. 

Klarinete Maratoian sortutako Urval Ensembleko kideek eta hainbat gonbidatuk duela gutxi jubilatu den Jose Miguel Chirivella omenduko dute. Euskadiko Orkestrako lehenengo klarinete bakarlaria izan da Chirivella. Fernando Urainek zuzenduko du kontzertua.