Eusko Legebiltzarrean izan da Isaak Aranberri, hezkuntza sistemaren hitzarmenaren ponentziari ekarpenak egiten

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 4a, 11:00
Argazkia: Eusko Legebiltzarra.

Zumaienako zuzendariak ikastetxeko hezkuntzaren eta gizarte eraldaketaren inguruan hitz egin du Eusko Legebiltzarrean.

Azken hilabeteotan hezkuntza sistemaren inguruko hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzia garatzen ari dira Eusko Legebiltzarrean. Alderdi politiko guztietako hezkuntza arduradunek, gizarte eragileek, administrazio eta erakunde ezberdinetako ordezkariek eta adituek parte hartu dute bilkuretan, eta horien artean da Isaak Aranberri Zumaienako zuzendaria.

Hezkuntzaren erronkez eta etorkizuneko eraldaketez gain, hezkuntzaren eta gizarte eraldaketaren inguruan aritu zen Aranberri, besteak beste.