'Mamma mia. Gure musikala' ikuskizunerako sarrerak bihar jarriko dira salgai

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 2a, 17:21
Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea

'Mamma mia. Gure musikala' ikuskizuna prestatu dute Astindu dantza taldeak eta Zumaiako Musika Bandak. Abenduaren 18an aurkeztuko dute Aitzuri frontoian, eta emanaldietarako sarrerak bihar jarriko dira salgai turismo bulegoan.

ABBAren abestien oinarritutako ikuskizuna prestatu dute Astindu dantza taldeak eta Zumaiako Musika Bandak. Dantzari, musikari, abeslari eta laguntzaileak batuta, ehundik gora herritarrek parte hartuko dute Mamma mia. Gure musikala ikuskizunean. Bi emanaldi izango dira abenduaren 18an, 18:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena. Aitzuri frontoian egingo da saioa.

Ikuskizunerako sarrerak bihar jarriko dira salgai turismo bulegoan, 8 eurotan helduentzako, eta 4 eurotan 12 urtez azpiko haurrentzat. Osasun egoera dela eta, neurri berriak jakin arte, sarrera kopuru jakin bat jarriko dute salgai bihar. Pertsonako lau sarrera erosi ahal izango dira gehienez.