Darahliko 20 laguneko taldea atera berri da Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetara

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 2a, 13:42

Gasteiztik atera dira sahararrentzako materialez goraino betetako autoetan, eta bihar iritsiko dira Almeriara (Andaluzia, Espainia), han ferrya hartzeko. Lagun gehiago aterako dira kanpalekuetara bi egun barru.

Urtero bezala, Darahli elkarteko kideek bidaia antolatu dute Tindufeko errefuxiatuen kanpalekura joanez saharar herriari laguntza emateko. Hala, gaur bertan Gasteiztik autoetan atera dira hogei lagun inguru, autoak goraino beteta saharrarei emateko materialarekin.

Bigarren taldea ere aterako da Euskal Herritik, bi egun barru. 

Oraingoan ez dute medikamenturik emango, baina bai arropa eta bestelako materiala. Autoak ere kanpalekuetan utziko dituzte, eta hala, itzulera hegazkinez egingo dute.

Gasteiztik Jaenera (Espainia) arteko bidea egingo dute gaur, eta bihar iritsiko dira Almeriara, han ferrya hartzeko Aljeriara. Ondoren, 1.500 kilometro inguru egingo dituzte autoetan kanpalekuetara iritsi arte.

Abenduaren 12an itzuliko dira, hegazkinez, Kataluniako hiriburura.