Cosme Agirrek eta Imanol Lopezek parte hartuko dute Banakako zesta punta txapelketan

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 2a, 08:20

Berriatuan jokatuko da Banakako zesta punta txapelketa. Hamahiru partida jokatuko dira zazpi jardunalditan banatuta. Zumaiako bi pilotari izango dira lehian: Cosme Agirre eta Imanol Lopez. 

Hilabete iraungo du Banakako zesta punta txapelketak: bihar hasi eta urtarrilaren 7ra arte jokatuko dira partidak. Guztira, hamahiru norgehiagoka izango dira, zazpi jardunalditan banatuta. Ohikoan baino pilotari gehiago ere arituko direla nabarmendu dute antolatzaileek, eta horien artean izango dira garai honetan Estatu Batuetan aritzen ziren puntista batzuk. Ipar Euskal Herriko pilotariak ere lehian izango dira aurten; iaz, pandemia zela eta, ezin izan zuten muga zeharkatu.

Txapelketako lehen fasean zortzi pilotari izango dira, eta horien artean zumaiar bat dago: Cosme Agirre, hain zuzen. Beste sei pilotari, Imanol Lopezen kasu, final laurdenetan sartuko dira lehian. 

Txapelketa bihar hasiko da. Agirrek, baina, larunbatean izango du partida Jon Tambourindeguyren aurka. Imanol Lopezek, berriz, abenduaren 23an izango norgehiagoka.