Zumaiako hiru bikote Gipuzkoako zesta punta txapelketako finaletan

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 1a, 10:00

2018ko Gipuzkoako Txapelketako argazkia.

Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira datorren igandean, hilaren 5ean, Hondarribiko Jostaldi frontoian. Hiru kategoriatan jokatuko dira finalak, eta hiru izango dira finaletara sailkatu diren Zumaiako bikoteak.

Kadeteen, jubenilen eta nagusien kategorietako lehiak izango dira ikusgai, 16:30etik aurrera, Hondarribiko Jostaldin. Hiru dira finaletara sailkatu diren Zumaiako Pilota Elkarteko zesta puntako bikoteak, eta jubeniletan, gainera, aurrez aurre izango dira herriko bi bikote.

Hauek dira igandean jokatuko diren partidak:

Zesta-punta binaka, kadeteak:
HONDARRIBIA 1 (Joar Laka-Manex Zamora) / DANOK BAT 2 (Ekhi Lete-Oinatz Agirregomezkorta)

Zesta-punta binaka, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Ander Ureta) / ZUMAIA 3 (Haritz Egaña-Julen Cabanillas)

Zesta-punta binaka, nagusiak:
ZUMAIA 1 (Cosme Agirre-Unai Uranga) / HONDARRIBIA 3 (Julen Basterra-Zugaitz Salaberry)