Gorputzen kolonizazioaz gogoeta egingo dute bihar Emakumeon* Etxean

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 30a, 11:00

Bi orduz "gorputzetik emozioetara eta emozioetatik gorputzerako bidea" egingo dute parte hartzaileek. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Jabetze Eskolaren barruan, Gure aluak deskolonizatzen tailerra egingo dute bihar, abenduak 1, Emakumeon* Etxean. Maialen Aristegi Sanchezek eta Ane Narvarte Lasak gidatuko dute saioa, eta gorputz menstrualen atalak izendatzeko erabiltzen diren izenetatik abiatuta, gorputzen kolonizazioaz hausnartuko dute. "Gorputzetik emozioetara eta emozioetatik gorputzerako bidea" egingo dute elkarrekin parte hartzaileek. 

Saioa 18:00etatik 20:00etara izango da, euskaraz, eta aurrez izena eman  beharko da Emakumeon* Etxean, 633 43 27 62 telefonora deituta, edo zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com posta elektronikora idatzita.