Elkar argitaletxearen liburu sorta zozkatuko du Baleikek bazkideen artean

Baleike 2021ko aza. 29a, 10:16

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Ostiralean, abenduak 3, Euskararen Eguna izango da, eta Baleikek liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko du Baleikek.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (irabazlea bazkide den egiaztatuko du Baleikek).