Adin txikikoen garapenari eta tratu onari buruz arituko da Luis Legorburu psikologoa datorren asteartean Zumaian

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 26a, 11:00

Gurasoei zuzendutako bi saio eskainiko ditu Luis Legorburu psikologoak datorren asteazkenean, abenduak 1, Oxford aretoan. Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Guraso eta tutoreei zuzendutako hitzaldiak antolatu dituzte Zumaiako Udaleko Gizarte Zebitzuek, Guraso Eskolen barruan. Luis Legorburu psikologoak emango ditu hitzaldi horiek datorren asteazkenean, abenduak 1, bi saiotan banatuta: 15:00etatik 16:30era euskaraz eta 18:00etatik 19:30era gazteleraz.

Orekagune taldeko psikologoa da Legorburu, eta haur eta nerabeen psikoterapian aditua izateaz gain, horien babesgabetasun eta arrisku egoerak prebenitzeko detekzio goiztiarreko teknikaria da. Hitzaldietan landuko dituen gaien artean, seme-alaben beharrak, horien jokabidea ulertzeko pautak, guraso bezala jokatzeko argibideak, eta herrian dauden zerbitzuen elkarlanaren garrantzia daude.

Saioetan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, Gizarte Zerbitzuetako 943-86 22 00 telefono zenbakira deituta (08:00etatik 14:30era), edo brankaharrera@zumaia.eus korreo elektronikoa idatzita.