Interesa piztu du energia komunitateei buruzko saioak

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 24a, 18:00

Herritar talde batek antolatu du saioa, energia komunitate bat sortzeko lehen urrats modura. Interesa piztu du gaiak, goraino bete baitzuten zumaiarrek Oxford aretoa.

Energia komunitatea sortzeko asmoz, gaiaren inguruko saioa izan zen atzo, asteartea, Alondegiko Oxford aretoan. Herritar talde batek antolatu du saioa, eta azaldu dutenez, "arrakastatsua" izan zen deialdia. Alazne Arruti Goiener kooperatibako energia komunitateak sortzeko aholkulariak eta Alfonso Garcia Union Renovables Elkarteko lehendakariak energia komunitateak zer diren eta nola funtzionatzen duten azaldu zieten bertaratutako herritarrei.